B1 PET
B1 Preliminary English Test (PET)Molda zaitez eguneroko bizitzan maila ertainean
Matrikulatu hemen
Azterketa hau Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunaren B1 mailari (maila ertaina) dagokio.
Informazio gehiago
Maila: B1
PET 3 zati ditu
:
Reading & Writing (1 h 30 min)
Irakurmenerako 3 zati eta idazmenerako 3 zati ditu.
Hautagaiek gauza izan behar dute idatzizko informazioa karteletan, informazio-liburuxketan, egunkarietan eta aldizkarietan. Era berean, hiztegiaren eta egituren erabilera erakutsi behar dute zenbait ariketen bidez; hala nola: mezu eta istorio edo gutun labur bat idaztea, 100 bat hitzekoa.
Proba hau azken notaren % 50 da.
Listening (30 min inguru)
Bitan errepikatuko diren 4 zati ditu.
Hautagaiek gauza izan beharko dute hainbat motatako mezu grabatuen esanahia ulertzeko, iragarkiak, elkarrizketak eta eguneroko bizitzako gaien inguruko eztabaidak barne direla, bakarrizketak nahiz elkarrizketak izan. Era berean, gai izan behar dute hizketakideen jarrerak eta asmoak ulertzeko.
Proba hau azken notaren % 50 da.
Speaking (10-12 min)
Zati honetan bi hautagaik parte hartzen dute (zenbaitetan hiruk) bi aztertzailerekin batera (horietako batek hautagaiarekin hitz egiten du eta besteak entzun besterik ez du egiten). Bi aztertzaileek erabakitzen dute kalifikazioa.
Hautagaiek elkarrizketan parte hartzen dute, oinarrizko mailan galdeginez eta galdera errazei erantzunez, eta gustukoa dutenari edo gustukoa ez dutenari buruz askatasunez hitz eginez.
Proba hau azken notaren % 50 da.
• Jarraibide errazen edo iragarki publikoen puntu nagusiak ulertzea.
• Galdera errazak egitea eta eskolaren nahiz familiaren esparruko elkarrizketetan parte hartzea.
• Eguneroko bizitzako egoeretan moldatzea.
• Ezagunak dituzten gaien inguruko gutunak idaztea edo oharrak hartzea.
• Testuliburu errazak edo aldizkarietako artikuluak irakurtzea.
Ikastegi prestatzaile bat zara?
Matrikula zaitez hemen era azkar batean.Online matrikulatu zaitez
Agian interesgarria suertatzen zaizu...
Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.
Hazteko erarik egokiena hazteari ez uztea da.
Arrakasta akademikorako eta lanekorako prestatuta.