
Linguaskill ordenagailuz egiten den maila anitzeko proba bat da, eta hautagai baten edo hautagai talde baten ingeles maila modu azkar, fidagarri eta seguru batean ebaluatzeko erabiltzen da.
Ezaugarri hauek ditu:
Test moldakorra – Galderak hautagaiaren erantzunen arabera egokitzen dira: hautagaiak ondo erantzuten badu, hurrengo galdera zailagoa izango da; erantzuna okerra bada, hurrengo galdera errazagoa izango da – horrela kalibratzen da maila. Hori dela eta, ez da posible atzera egitea erantzun gabeko galderak betetzeko edo emandako erantzunak berrikusteko.
Probaren iraupena:
- 15 minutu Speaking-erako
- 55 minutu Writing-erako
- 59 minutu Reading & Listening-erako
Emaitzak hautagaiaren ingeles mailaren argazki zehatza eskaintzen du lau trebetasunetan eta emaitzak 3–5 laneguneko epean jasotzen dira.
Linguaskill-ek aukera ematen dizu moduluetako batean zure puntuazioa hobetzeko, azterketa osoa berriro egin beharrik gabe, betiere zentro aztertzaile berean matrikulatzen bazara. Ziurtagirian beti lortutako emaitzarik onena agertuko da.
Gainera, orain ziurtagiri digitala zuzenean deskargatu dezakezu.
Azterketari buruzko informazio gehiago eta prestatzeko doako adibideak esteka honetan aurkitu ditzakezu.
Matrikula zaitez hemen
Zertarako balio du Linguaskillek?
- Erasmus programara eta graduondoko ikasketetara sartzeko edo graduatzeko (CRUEk onartua).
- Zure ingeles maila azkar eta zehaztasunez erakusteko.
- B1etik C2ra bitarteko maila egiaztatzeko.
- Ingeles ikastaro baten ondoren zure aurrerapena neurtzeko
HIZKUNTZA-TREBETASUNAK
Trebetasun guztiak ebalua ditzakezu, edo zer trebetasun ebaluatu nahi duzun aukeratu:
- 15 minutu Speaking atalerako
- 55 minutu Writing atalerako
- 59 minutu Listening atalerako
- 59 minutu Reading atalerako
Zein trebetasun ebaluatu nahi duzun aukeratu ahal izango duzu:
Reading + Listening 60 - 85 min
Writing 45 min
Speaking 15 min
Ikastegi prestatzaile bat zara?
Matrikula zaitez hemen era azkar batean.Online matrikulatu zaitez
Agian interesgarria suertatzen zaizu...
Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.
¿Te estás preparando para tu examen de inglés de Cambridge?
Llega a lo más alto con tu certificado.


