Enpresak

Enpresa hoberenak gurekin hazten dira.

Lacunza, zure aliatu hobezina.

Lacunza aliatu hobezina da zure enpresa nazioartean hedatzeko aukerak hobetzeko. Merkatuaren eskakizunen araberako hizkuntza-zerbitzuak eskaintzen ditugu. 200 enpresak baino gehiagok gure zerbitzuetan konfiantza dute. Egin bat eta elkarrekin haziko gara. Gure zerbitzu profesionala eta pertsonalizatua enpresa bakoitzaren beharretara egokitzen da. Zure alboan egongo gara diagnostikoa egiteko, hizkuntza-plana lantzeko eta helburuen gauzatze-jarraipena egiteko prozesu osoan.

Ezagutu gure eskaintza osoa Kontsultatu eskaintza
Jarri harremanetan informazio gehiagorako Jarri harremanetan gurekin
Deitu eta lagunduko dizugu 943 46 47 00
icono

Lacunza bermea

Gure talde profesional osoa zure zerbitzura.

icono

Aholkularitza eta jarraipena

Hizkuntza-aholkularitza, estranet, hobariak…

icono

Malgutasuna

Nahi duzun lekuan eta nahi duzun bezala.

Baliabide hauek ditugu:

Baliabide hauek ditugu:

Doako hizkuntza-ikuskapena.

Ez dakizu nondik hasi? Hizkuntza-ikuskapen bat egingo dugu enpresaren benetako egoera eta bertako enplegatuen beharrak zehazteko.

Aholkularitza pertsonalizatua.

Enpresaren diagnostikoa oinarri hartuta, helburuak eraginkortasunez gauzatzeko ekintza-plan hoberena proposatzen dugu. Programa egokienak eta horiek gauzatzeko egutegia zehaztuko ditugu.

Ikastaro bonifikagarriak

Ingelesezko eta frantseseko aurrez-aurreko ikastaroak bonifika daitezke FUNDAE bitartez
(Lehen Fundación Tripartita)

Zure ondoan.

Aholkularitza jarraitua eta pertsonalizatua izango duzu, aurrez aurre nahiz sarean. Gure taldea zuen esanetara dago.

Zure etxean edo nirean.

Zuk aukeratzen duzu non. Eskolak enpresaren beraren egoitzan eman ditzakegu, edo gure ikastegi guztietan antola ditzakegu.

Behar guztietarako eskolak.

Zure enpresara hobekien egokitzen den aukera aurkituko dugu: neurrira, zure sektorerako, berariazko beharretarako, online…

Kontsultatu eskaintza osoa

Lacunza bermea.

60 urteko esperientzia eta emaitzak dira gure bermea. Gure irakasle guztiek etengabeko prestakuntza dute. Gainera, puntako enpresak prestatzen esperientzia zabaleko irakasleak ditugu.