DELTA

Diploma in Teaching English to Speakers of Other Languages (DELTA)

Aurrera egin zure ibilbide profesionalean

Matrikulatu hemen

Mundu osoan ezagunenetakoa den TEFL/TESOL titulu aurreratua da Delta. Daukan malgutasunari esker, ingelesezko irakasle esperientziadunei aukera ematen die euren ibilbide profesionalean aurrera egiteko. Delta azterketa irakaslearen ibilbide profesionalaren edozein etapatan egin daiteke, eta aproposa da irakaskuntzari buruzko ezagupenak eguneratzea eta irakaskuntza-jarduna hobetzea helburu dutenentzat.


Informazio gehiago

Delta azterketa hiru modulutan banatzen da, eta 3. moduluak bi aukera hauen artean hautatzeko bidea ematen du:


•    1. modulua - Hizkuntzaren ulermena, metodologia eta irakasteko baliabideak
•    2. modulua - Metodo profesional bat garatzea
•    3. modulua:
•    1. aukera: ELT metodoan eta espezializazioan sakontzea
•    2. aukera: Ingelesaren irakaskuntza kudeatzea


 Gure ikastegian (ES020), moduluetako lehena egin dezakezu.
 
DELTA Module 1
(Hizkuntzaren ulermena, metodologia eta irakasteko baliabideak)
Modulu hau ingelesa hainbat testuingurutan irakatsi eta ikasteko aurrekarietan oinarritzen da.
Eduki-arloak:
•    Hizkuntzak ikasi eta irakasteari buruzko ikuspegi teorikoak
•    Hainbat ikusmolde eta metodologia, azken berrikuntzak barne direla
•    Hizkuntzen sistemak eta ikasleen hizkuntza-arazoak
•    Ikasleen hizkuntza-trebetasunak eta arazoak
•    Hizkuntzak irakasteko baliabideak, material eta erreferentziazko iturriak ezagutzea
•    Ebaluazioari buruzko funtsezko kontzeptuak eta terminologia


1. modulua idatzizko azterketa bat da. 90 minutuko bi proba biltzen ditu eta bien artean 30 minutuko etena egiten da.

 

Azterketa guztiak fitxategi bakar batean eskura izan nahi dituzu? Katalogoa deskargatu
Lacunzako ikasle zara ala zeure kaxa zatoz?
Ikastegi prestatzaile bat zara?
Matrikula zaitez hemen era azkar batean.
Online matrikulatu zaitez
Pertsonalki aholkatzea nahiago duzu? 943 46 47 00

Agian interesgarria suertatzen zaizu...

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.