CPE

Certificate of Proficiency in English (CPE)

Erakutsi aparteko trebetasuna ingelesean

Matrikulatu hemen

Titulazio honek frogatzen du ingelesez baduzula behar adinako trebetasuna esparru ikerketakoan, akademikoan eta profesionalean arintasunez hitz egiteko. Bertako hizlari baten arintasun eta sofistikazioz komunikatzeko gai zarela frogatuko duzu.
Informazio gehiago

 

Maila: C2


CPE bost zatik osatzen dute:


Reading and Use of English (1 h 30 min)
Zazpi zati ditu. Horietan, hautagaiak gauza izan beharko du testu osoaren esanahia maila guztietan ulertzeko: hitza, esaldia, paragrafoa eta testua. Testuak liburuetakoak (fikziozkoak ala ez-fikziozkoak), egunkarietako artikulu ez-espezializatuetakoak, aldizkarietakoak edo Internetekoak izan daitezke.
Proba hau azken notaren % 40 da.


Writing (1 h 30 min)
2 zati ditu:
Part 1: nahitaezko ariketa da. Hautagaiak testu bat irakurri eta testu horri buruzko saiakera bat idatzi beharko du (180 eta 220 hitz bitartekoa).
Part 2: hautagaiak lau aukeren artean hautua egin ahal izango du (adibidez, artikulu bat, gutun bat, proposamen bat, txosten bat edo aipamen bat). Testu horrek 220 eta 260 hitz artean eduki beharko ditu.
Azterketaren zati honetan, alderdi hauek puntuatzen dira: edukia, mezua, antolaketa eta hizkuntza (hiztegia eta gramatika).
Proba hau azken notaren % 20 da (gogoan izan bi zatiek berdin puntuatzen dutela).


Listening (40 min)
Bitan errepikatuko diren 4 zati ditu.
Hautagaiek gauza izan beharko dute edozein motatako mezuren (bakarrizketak nahiz elkarrizketak) esanahia ulertzeko. Era berean, gai izan behar dute hizketakideen jarrerak eta asmoak ulertzeko.
Proba hau azken notaren % 20 da.


Speaking (16 min)
Zati honetan bi hautagaik parte hartzen dute (zenbaitetan hiruk) bi aztertzailerekin batera (horietako batek hautagaiarekin hitz egiten du eta besteak entzun besterik ez du egiten). Bi aztertzaileek erabakitzen dute kalifikazioa.
Proba hau azken notaren % 20 da. 
 

 

•    Irakurri eta entzuten duten ia guztia erraz ulertzea.
•    Edozein gairi buruz idaztea eta ohar zabalak hartzea bilera edo aurkezpenetan, modu zainduan eta gauzak ondo adierazita.
•    Hainbat iturritatik jasotako informazioa laburtzea, ahoz nahiz idatziz, eta informazio horren oinarrizko argudio logikoa koherentziaz azaltzea.
•    Arintasunez, naturaltasunez eta zehaztasunez hitz egitea, lagunarteko esamoldeak ulertzea eta galdera konplexuei konfiantzaz erantzutea.

Azterketa guztiak fitxategi bakar batean eskura izan nahi dituzu? Katalogoa deskargatu
Lacunzako ikasle zara ala zeure kaxa zatoz?
Ikastegi prestatzaile bat zara?
Matrikula zaitez hemen era azkar batean.
Online matrikulatu zaitez
Pertsonalki aholkatzea nahiago duzu? 943 46 47 00

Agian interesgarria suertatzen zaizu...

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.