2025: Lacunza Language Camp
Nazioarteko Hizkuntza kanpamendua Lacunza Summer CampUda honetan hizkuntzak gozatzeko eta ikasteko kanpamendu ezin hobea.
Izena emanEkainaren 21tik Abuztuaren 2ra
Nazioarteko giroan ikastea, ongi pasatzea eta elkarrekin bizitzea!
Lacunza Summer Camp esperientzia paregabea da, modu dibertigarrian eta aktiboan, pertsonalki nahiz akademikoki hazteko. Nazioarteko hizkuntza-udaleku elebiduna da, 6 eta 13 urte bitarteko camper-entzat. Donostian kokatuta dago, itsasoz eta naturaz inguratutako lekua, gustu eta adin guztietarako planak eskaintzen dituena.
Hauek dira gure Language Camp-eko 3 modalitateak:
GOIZEKOA ( astelehenetik ostiralera 9h30-14h00)
Goizean etorriko dira eta, eskola-orduen ostean, guztiek elkarrekin jango dute, aukeratutako jarduerarekin hasi aurretik
DAY CAMP ( astelehenetik ostiralera 9h30-19h00)
Gehitu arratsaldea Day Camp aukerarekin,jarduera dibertigarrienekin: eskulanak, ginkanak, aste tematikoak, jolasak eta kirola.Day Camp modalitateko jarduerez gozatzeaz gain, aukera dago arratsaldeak pertsonalizatzeko surfarekin.( Janaria barne hartzen du)
UDALEKUA ( igandetik igandera)
Erabateko hizkuntza-murgiltzea, igantedik igandera, mantenu osoko ostatuarekin eta beste ikasle batekin partekatutako gela batean. Eskolen eta jardueren programa osoaz gozatuko duzu, eta asteburuan ibilaldietara joateko aukera izango duzu, Gipuzkoa ezagutzeko eta naturaz inguratuta kirola egiteko.
| Goizekoa | Day Camp | Udalekua | Goizekoa + janaria |
|---|---|---|---|
| 255 €/asteko | 515 €/asteko | 1155 €/asteko | 370€/asteko |
Egoitza Donostian ( Antiguo)
Lacunza Summer Camp-ek instalazio onenak eskaintzen ditu osoko ostatuarekin eta beste ikasle batekin partekatutako gela batean
Garraio zerbitzuak eskaintzen ditugu gertuen ditugun aireportuetara, gure kanpalekua munduarekin lotzeko eta adingabeei laguntzeko.
| Jasolekua /Helmuga | Donostia EUS | Biarritz BIQ | Bilbao BIO | Hendaia / Irun | Donostia Trena/busa |
|---|---|---|---|---|---|
| Prezioa | 90 € | 140€ | 195€ | 95€ | 50€ |
| Adingabeen laguntza | Iritsieran | Irteeran | |||
| Prezioa | 30 € | 60 € | |||
Pertsonalizatu zure arratsaldeak!
Arratsaldeetan Premium jarduerak ditugu, gehiago nahi duten haurrentzat, modurik dibertigarrienean ikasten jarrai dezaten.
Surf
3 ordu astean
Astero
| Surf ekimena | 6-7 urte | 8 -11 urte |
|---|---|---|
| Prezioa azteco | 135 € | 90 € |