TKT

Teaching Knowledge Test (TKT)

Hartu konfiantza eta hobetu zure lan-itxaropenak

Matrikulatu hemen

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ingelesezko irakasleentzat, eta munduko edonongo helduentzat beharrezkoak diren ezagutzetan oinarritzen da azterketa hau. Cambridge English Language Assessment, TKTk onartua izanez gero, nazioarteko aintzatespena lortzen da. Norberarengan konfiantza hartzen eta lan-itxaropenak hobetzen laguntzen du.


Informazio gehiago

TKT azterketetako bat egiteko interesa baduzu, bidal iezaguzu e-mail bat cambridge@lacunza.es helbidera, matrikula egiteko datei eta prozedurari buruz jakinarazi ahal izan diezazugun.

 

TKT 6 moduluk osatzen dute. Horiek saio berean batera har daitezke, edota bereiz, nahi den hurrenkeran. Modulu bakoitzerako, hautagaiek test motako 80 galderei erantzun behar diete 80 minututan. TKT azterketak irakaskuntzaren ezagutza (ez, ordea, ingeles-maila) ebaluatzen duenez, hautagaiek ez dute entzun, hitz egin edo idazlanik egin beharrik.


Modulu komunak:
Hiru modulu komun daude, hizkuntzen irakaskuntzaren jardunean eta printzipioetan oinarri bat emateko diseinatuak.
1. modulua – Hizkuntza irakasteko oinarrizko mintzaira eta elementuak
2. modulua – Baliabide didaktikoen ikasbide- eta erabilera-plana
3. modulua – Irakatsi eta irakasteko prozesuak kudeatzea


Modulu espezializatuak:


TKT: Knowledge About Language (KAL). Azterketa honek proban jartzen ditu irakasleek beharrezkoak dituzten hizkuntza-sistemei buruzko ezagupenak. Era berean, ikasleen hizkuntza-beharrak eta bigarren hizkuntza bat ikasten dutenek aurre egin beharreko aupadak hautematean oinarritzen da.
TKT-CLIL: Azterketa honek proban jartzen ditu edukien irakaskuntzari buruzko ezagutzak hizkuntza jakin batean, baita gai akademikoetako irakasgai guztietan garatzen diren hizkuntzaren, ikaskuntzaren eta pentsamenduaren arloetako trebetasunak ere. Proban jartzen ditu eskolak planifikatzeko moduari buruzko ezagupenak, eta CLIL ikuspegia praktikara eramateko beharrezkoak diren jardueren eta baliabideen ulermena. Orobat, proban jartzen ditu eskolak emateari buruzko ezagupenak eta ebaluazioak gauzatzeko modua CLILren testuinguruan.

TKT: Young Learners. Proban jartzen ditu 6 eta 12 urte arteko gazteei irakasteari buruzko aurretiazko ezagupenak. Halaber, proban jartzen du eskolen plangintzari, hainbat estrategia pedagogikoei eta ikaskuntzaren ebaluazioari buruzko ulermena.
Azterketa hau ez da ez gainditzen, ez huts egiten. Hautagaiek ziurtagiri bat jasotzen dute aurkeztutako modulu bakoitzerako, eta 1-4 tartearen barruan nota bat lortzen dute. Cambridge English-ek erantzunen orriak jaso eta bi astera, gutxi gorabehera, igortzen dira emaitzak.


Hautagaik edozein irakaskuntza-esperientzia duela ere egin dezake TKT azterketa. TKT (Teaching Knowledge Test) aproposa da:
•    Zure esperientziaren aintzatespen ofiziala lortzeko nazioartean onartutako titulua lortu nahi baduzu.
•    Zure aukera profesionalak hobetu nahi badituzu, espezializazio-arlo jakin batzuetan zure irakaskuntza-esperientzia zabalduta.
•    Irakasle gisa dituzun trebetasunak eguneratuta mantendu nahi badituzu.


TKT azterketarako prestatzeari esker, irakasle gisa zure konfiantza areagotuko duzu eta zure ibilbidea garatzea ahalbidetuko dizuten ezagupenak eta trebetasunak lortuko dituzu.
Gainera, hautagaiak ez du zertan ingeles maila jakin bat eduki. Hala ere, gomendagarria da Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunaren gutxienez B1 hizkuntza-maila izatea.

Azterketa guztiak fitxategi bakar batean eskura izan nahi dituzu? Katalogoa deskargatu
Lacunzako ikasle zara ala zeure kaxa zatoz?
Ikastegi prestatzaile bat zara?
Matrikula zaitez hemen era azkar batean.
Online matrikulatu zaitez
Pertsonalki aholkatzea nahiago duzu? 943 46 47 00

Agian interesgarria suertatzen zaizu...

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.