Fotos: 

Ellesmere, Inglaterra

Gazteentzako atzerrian ingelesezko ikastaroa Ellesmere-n

Dena barne. Ingelesa gehi kirol edo arte aukera.

Izena eman
Ellesmere

Manchester eta Liverpooletik ordubetera, Bath eta Stratford-upon-Avonetik gertu, Ellesmere landa ingurune batean dago, Shropshire konderrian, Ingalaterra eta Gales arteko mugan.

Programa

Programa Ellesmere Collegen garatzen da, 1884an sortua. Ingalaterrako landazabalean kokatuta dagoenez, ikasleek jarduera ugari egin ditzakete aire zabalean.
Instalazioak honako hauek dira: igerilekua, 9 zuloko golf zelaia, tenis-pistak, kirol anitzetarako soropil zelaiak, antzerkia eta musika eta arte zentroa.

 

 

DISCOVER English (8 - 11)

General English-eko klaseak: 15 ingeles ordu, goizetan.

Arratsaldeetan, aukeratzeko kirol eta arte jarduera ugari.

Kirol jardueren artean aukera daiteke: tenisa, igeriketa, futbola, ping pong, hockey, cricket edo frisbi, eta arte eta eskulan jarduerak, hala nola kamisetak margotzea, antzerkia, tailerrak edo marraztea.

 

Barne hartzen duena

Hegazkin txartela Bilbao-Gatwick ( bidai zuzena)
Joan-etorriak Ingalaterran
Monitorea egonaldi osoa
Lehen eguneko ingeles testa
Bilera informatiboa
Motxila eta txapela
Programa bukatzean diploma 
Multiasistentzia bidaia aseguru


 

Klaseak

60 minutuko iraupena duten klaseak, talde multikulturaletan, eta gehienez 15 ikasle gelako.

Maila guztiak.

Ikasleak mailaka banatuta egongo dira, lehen eskola egunean egingo duten testaren arabera.

English ACTIVE (12 - 17)

​General English-eko klaseak: 15 ingeles ordu, goizetan.

Arratsaldeetan, astean 6 orduko jarduera profesionalek gidatuta: kirol edo arte aukeren artean asteko jarduera bat aukeratzekoa:

-Futbola, tenisa, golfa, saskibaloia, igeriketa, abentura edo ekitazioa*

-Argazkilaritza edo arte eszenikoak.

-Ekitatzeko aukeraren gehigarria 180 €astean

Adin-taldeak

8-11 urte eta 12-17 urte

Datak eta iraupena

Uztailaren 8tik 22ra, 2 aste

Prezioak (€)2 aste
Egoitza2350
Datak: uztailaren 8tik
Datak uztailaren 22ra
College

Ostatua campusean dago. Gela bikoitzak, hirukoitzak edo laukoitzak izango dituzte, ikasketa-mahaiarekin eta banakako armairuarekin.

Eremu komunak, etxe bakoitzean telebista eta monitoreak dituztenak, ikasleak gainbegiratuz.

Komunak eta dutxak partekatuak dira.

Pentsio osoa. Otorduak campuseko self-service jatetxean egiten dituzte.

Ikuztegi zerbitzua ikasleen eskura.

Izarak astean behin aldatzea.

Garbigailua eta lehorgailua ikasleen esku
Mantenu osoa
Komun eta dutxa partekatuak

Jardueren programak honako hauek barne hartzen ditu asteka:

Gizarte- eta kirol-jarduerak arratsaldeetan (badmintona, ping pong, cricket, yoga, artea eta eskulanak).

Gaueko jarduerak, hala nola talentu lehiaketak, moda lehiaketak, zinema gaua, joko eta txapelketa gaua.

Egun erdiko txangoa eta egun osoko txangoa Chester, Liverpool, Manchester edo Strattford-Upon-Avon bezalako lekuetara.

Bidai guztiak fitxategi bakar batean eskura izan nahi dituzu? Katalogoa deskargatu
Pertsonalki aholkatzea nahiago duzu? 943 46 47 00

Agian interesgarria suertatzen zaizu...

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.