Otsailaren 4an, Santa Ageda eguna egingo dugu.
Otsailaren 4an, Santa Ageda eguna egingo dugu El 4 de febrero festejaremos el día de Santa Águeda On Feb. 4 ...
Otsailaren 4an, Santa Ageda eguna egingo dugu
El 4 de febrero festejaremos el día de Santa Águeda
On Feb. 4 it’s Saint Agatha Day
Le 4 février nous fêterons Sainte-Agathe
二月四日是圣阿加莎日。
| Kantatuko dugunaCantaremosWe´ll singNous chanterons |
« Santa Ageda bezpera degu…” |
Non / Dónde / Where / Où? /哪儿?: Lacunza, San Bartolome, 8
Ordua / Hora / Time / Heure / 时间: 21:00
Zer ekarri / Traed / What to bring / Ce qu’il faut apporter / 带什么来:
- makila bat eta zure herriko jantzia
- un bastón y un traje típico de vuestro país
- a walking & traditional clothes from your country
- une canne et des vêtements de votre pays
- 一根手杖和一套你们国家的传统服饰
Zorion etxe hontako denoi…
http://www.youtube.com/watch?v=iY9vyeNNvTc
| 1. Zorion, etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz. |
2. Santa Ageda bezpera degu Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratu deguna. Santa maitea gaur hartu degu gure bideko laguna. Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna. |
| 3. Siziliako uharte ederrak emana digu lorea. Han jaio baitzan gure Ageda, zorioneko gaztea. Txikitatikan gogoz hartu zun Jesukristoren legea. Maitasun honek ekarri zion bihotzeko poz betea. |
4. Edertasunez jaunak apaindu zuan Ageda gaztetan. Haren begiak izar bi ziran, aurpegi gozo haretan. Gizon gaiztoen grina zitalak esna zitzakeen benetan. Laster izutu zen Kintziano Agedaren ederretan. |
| 5. Agedak bere maite bakarra Jesus aukeratu zuan. Horregatikan beste maiterik ez zan harentzat munduan. Kintzianoren eske guztiak arrez baztertu zituan. Baina agintarik gaizto harek kristautzat salatu zuan. |
6. Emakume gaizto baten mende, sartu zuten giltzapean, Agedaren bihotz garbi hura zikin ote zezakean. Alperrik baina ahalegindu zen andre lizuna lanean. Honek esanak ez ziran sartu Agedaren bihotzean. |
| 7. Amorru biziz oinutsik jarri dute Ageda zintzoa, txingar gorien gainean gero ibilarazi gaixoa. Ondoren, bular bat ebakita, uzten dute urratua. Baina Jainkuak bihurtu zion gau hartan bular mindua. |
8. Alperrik gizon gaiztoak zuten oinazez erdi hilik utzi. Jesukristoren maitasun hartan ez zuna inola etsi. Otoi gozotan gogoa isuriz mundu hontatik ihesi, zeruetako zori ederra betiko zun irabazi. |
WIKIPEDIA:
Categorizado en: Sin categoría
