Dakigunez, aurten Lacunzak eskaintza berria egin du: euskara, denon hizkuntza. Eta honela osatu dugu eleaniztasunaren zirkulua: ingelesez, euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta txineraz.
Hori dela eta, Gabonetako kantu zahar-berritua ekarri dugu webera, aniztasunetik kantatua: “Olentzero joan zaigu mendira lanera…”
http://www.youtube.com/watch?v=yHto3CoDICs
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanean
Jesus jaio dela
lasterka etorri da
berri ona ematera.
Horra! Horra!
Gure Olentzero!
Pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baditu
arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.
Gabon zoriontsuak eta urte berri on opa dizuegu Lacunza-ih osatzen dugun guztiok.
Categorizado en: Sin categoría
